XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aluak eta ez bestelakoak... Esan eta esan, eta halare ez zidatenan bost xentimoren kasorik egiten.

- Tira, gizona... Bota ezazu gurdia atzeraka eiako atera.

- Gaur ez zekinat zenbat hartzerik izango dudan.

Geratzen zaizkidan zakuon azpian tranpa haundirik ezin estali.

Lona tzar bat badinat eta hala beharko din gaur....

- Neu ere zaku pare bat eskatzekotan....

- E...!? Hasi haiteke txotxak biltzen edo sukaldean saltoka, nere gaurko ikatzarekin ez haiz berotuko eta.

- Ez dago gaur zu eramango zaituenik. Beharko nolabait moldatu....

Holakotan ari ziren bitartean, eiako habe baten gainetik kafe paketeak gurdiratzen ziharduten.

Brasileña irakur zitekeen zorroetan.

Gurdi zola ahalik eta txukunena kafe kaxaz bete zutenean ikatz zakuak bota zizkioten gainera eta, azkenik, dena lona tzar batez estali.

Ohizko agurrak elkarri egin ondoren, Enkarnak eiako atea bildu, atalagaz bermatu eta baserri osoaren kargu geratu zen berriro ere; azienda, baratze, otordu eta gainerakoekin, dena egitekoarekin.

Lino ikatzalea, berriz, han abiatu zen bien bitartean bidetik Oiartzun aldera bere zaldi, gurdi, tutu, kafe eta guzti.

Bidasoaz bestalde eta Errekorteren aurrez-aurre Ariko baserria aurkitzen da, (...).